|
.............................. RAVELLI: Ez dakit... Berriro entzun nahi nuke... FLYWHEEL: Zera dio: lehenengo partearen parte
kontratantea, lehenengo partearen parte kontratantetzat hartuko da. RAVELLI: Bai, bai... Oraingoan soinu politagoa
dauka. FLYWHEEL: Denetara ohitzen da bat. Berriro irakurtzea
nahi duzu? RAVELLI: Bai, baina lehenengo partea bakarrik. FLYWHEEL: Lehenengo partearen parte kontratanteari
buruzkoa? RAVELLI: Ez, bakarrik lehenengo partearen parte
kontratantearen lehenengo partea. FLYWHEEL: Zera dio... Lehenengo partearen parte
kontratantea, lehenengo partearen parte kontratantetzat hartuko da. Eta
lehenengo partearen parte kontratantea, hitzarmen honetan... Aizu, honelako
huskeria bategatik hasi behar dugu burrukan? Motz dezagun (Zati bana kentzen
dute). RAVELLI: Bai, luzeegia da. Zer da oraindik geratzen
zaiguna? FLYWHEEL: Metro erdia baino gehiago. Zera dio orain.
Bigarren partearen parte kontratantea, bigarren partearen parte
kontratantetzat hartuko da. RAVELLI: Horrekin ez nago bat ere ados. FLYWHEEL: Zergatik? RAVELLI: Inoiz ez da bigarren parte onik izan. FLYWHEEL: Ezetz? Lehengo egunean futbol partidu bat ikusi
nuen eta bigarren partea lehenengoa baino askoz hobea izan zen. Arbitroa
astindu eta guzti egin zuten... RAVELLI: Aizu, zergatik ez dugu aldatzen, bigarren parte
kontratantearen lehenengo partea, lehenengo parte kontratantearen bigarren
partea izan dadin? FLYWHEEL: Ez da ideia makala. Eta eztabaidatu beharrean,
zer moduz... RAVELLI: Ongi. (Beste zati bana moztu) FLYWHEEL: Hurrengo hau asko gustatuko zaizu. RAVELLI: Ez, ez dut gustokoa. FLYWHEEL: Zer da gustokoa ez duzuna? RAVELLI: Dagoena dagoela, ez dut gustokoa. FLYWHEEL: Tira, ez dugu urtetako adiskidetasun hau bat
batean apurtuko. Prest? (Beste zati bana). RAVELLI: Prest. Jarraian datorren parte honetan, batere
gustatzen ez zaidan zerbait dago. FLYWHEEL: Zure hitzak aginduak dira niretzat. (Beste zati
bana) Esaidazu egia: nire hitzak aginduak dira zuretzat? RAVELLI: Ez horixe! FLYWHEEL: Ba ken dezagun beste klausula pare bat. (Zati
bina) Zortzigarren partearen parte kontratantea... RAVELLI: Ez. FLYWHEEL: Ez? Oso ona da! (Beste bana) Bederatzigarren... RAVELLI: Ez. (Beste bana). FLYWHEEL: Hamargarren... RAVELLI: Ez. (Beste bana) Aizu, zergatik da zure
kontratua nirea baino luzeagoa? FLYWHEEL: Ez dakit... Seguruena, ni zu baino altuagoa naizelako. |