|
Euskal
antzerkian eskarmentu handi samar duten bi partaidek osatua:
Mikel Martinez eta Patxo Telleria.
Beste lan batzuetatik aparte, urteak daramatzate "bikote artistiko"
bezala lanean, hala antzerkian ("Marxkarada", "Monstruo
Sakratuak", "Kaio Luma Zikina", "Kontenedore baten
Istorioak"
"Lezio Berri Bat Ostrukari Buruz"
"Euskara Sencilloaren Manifiestoa")
nola telebistan (Irrikitan).
Denborarekin,
halako estilo bat sortu dute ia oharkabean, iturri askotatik edaten
duena (Marx anaiak, Ionesko, Miura...) baina bere kaligrafia berezkoa
duena: aktore bion elkarrizketetan oinarritzen da, berbaldi motz eta
pikatuak, azkarrak, eroak.
Bikoteatro
honen lanaren ezaugaurriak,beraz, hauexek lirateke:
- Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko
umorea.
- Euskara hutsez sortua eta eskainia.
- Edozein txokotara heldu ahal izateko moduko formato txiki-arinean
prestatua.
- Gertuko gizajendea da beti mintzagaia (euskara, euskal gizartea,
kultura...).
Ezaugarri
hauek guztiak dauzka konpainia honen azken lanak ere:
..............................................................LARRU
HAIZETARA
|
|