Agurra
bertso nahasian

 

Argazkiak

 

EUSKARAZETAMOL

Euskerazatemol, EZ DOK HIRU Bikoteatroak “DIBERTIMENTUAK” izenez bataiatu duen trilogiaren azken alea da. “Euskera Sencilloaren Manifiestoa”rekin hasi ginen eta ondoren “Larruaizetara” etorri zen. “EUSKARAZETAMOL” honekin zera erakutsiko dugu: antzerkiaz ideia pitorik ez dugun arren, gutxienez hirurarte kontatzen badakigula. 
Aurreko bi ikuskizunak publikoaren gustukoak izan direnez (honek ez du publikoaren gustoa toki onean ipintzen, baina tira, zer egingo diogu) beldur ginen azkenengo honekin espektatibak beteko ez ote genituzkeen, badakizue publikoa ze tikismikisa den kalitatearen kontu horrekin.  Bi aukera genituen: gure talentuaz fidatzea ala dopajeaz baliatzea. Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta pilulak aukeratu genituen. Baina ez kezkatu, kontrolatzen dugu. Guk, hau, nahi dugunean uzten dugu. 
Eta primeran ari gara, topera, flipatzen. Ikusiko duzue zer egiteko gai garen gure hizkuntzarekin “jarrita” gaudenean. Experimentu zientifiko bat egin dugu, gainera, mega-ikuskizun honetarako behar dugun super-euskera lortzeko: Euskaltzaindiako Liburutegian sartuta egon gara hilabete oso batez, artxibadore baten barruan. Azkenengo egunean odola atera ziguten, emanaldi egunetan autotransfusio bat egiteko. Emaitza ikusgarria da, harrigarria.
Beno ba… Ez zaituztegu gehiago molestatu nahi. Laster arte. Ah! Ahaztu gabe, galderatxo bat: zuen  antzoki horretan, ez duzue anti-dopping kontrolik egiten, ezta? MOLa!.



Patxo Telleriak idatzia
Aktoreak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez
Zuzendaria: Jokin Oregi
Musika: Josu Zabala
Musikariak: Bingen Mendizabal, Alex Ruiz de Azua, Txoni Larragoiti
Jantziak eta Atrezzoa: Nati Ortiz de Zarate
Argiak: Gaizka (Milakamoon); Teknikoa: Txerran (Starlan)
Eskerrik asko: Aitor Mazo, Iñaki Etxarri, Ana Meabe, Bilboko Kafe Antzokia eta Karmelo-Solokoetxe BHI
Produkzioa: TARTEAN ZERBITZUAK · Ez Dok Hiru BIKOTEATROA
Banaketa: Julio Perugorria Produkzioak - 94 681 67 43 · 609 45 75 75


Emanaldiak